XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AINGERU BRONTZEZKOAREN HEGALPEAN Bazuen etxe bat Madrileko Oriente Enparantzan, beste bat Bartzelonan baina beti alde batetik bestera ibiltzen zen, ez bait zuen inon sukalde eta sutondo izan zekiokeenik aurkitu.

Zergatik ordea? Errazena artista bat bezala bizitu zela esatea litzateke; eta hortatik ere bazen zerbait.

Baina iduri du bestalde, bere bizi guztian deserrotu bat izan zela, beti ezin etsiak eta etxerik gabe bezala bizitua, edonon ere atzerritar... antzokian ez bada; jendearen aurrean ezik!.

Mariano zaharrak erakutsiriko ohiturak, batzuk bederen, iraun zioten betiko, hitzaren indarra lekuko, ez bait zuen inoiz behin emandako hitzik ukatzen.

Egiaren eta ohorearen eta... zentzu hertsia ere bazuen.

Justiziaren ideia elemental eta gogor bat ere.

Bestalde ordea, moralaren, erlijioaren eta herriaren aginduen indarra diruaren eta artezko zorionaren zirrikuetatik jariatzen zitzaion....

Akatsez eta bertutez beteriko gizon gizona; maitatu egiten da ezagutuz gero; hunkitu egiten du askotan bere elementaltasun gordinak.

Jendeak ere, bere garaiko jendeak, maitatu egiten zuen eta gizakia txalotzen askotan antzeslari baten azpian.

Honengatik 1890. urteko urtarrilaren bian, hil zenean, herri guztiak eskaini omenaldia benetan aparta izan zen.

Herritar omenaldi egiazkoa, burgesentzat abesten hainbestetan ihardun zuenarentzat!

Geroztik, aingeru baten brontzezko hegalak magnetofono triste baten amets pobrea gogora liezaguke....